BILBO 13 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, martxoaren 14an, ez da aldaketarik espero. Zerua urdin mantenduko da eta gaur baino bero handiagoa egingo du, haizeak ez baitu ipar-ekialdetik joko.
Tenperatura maximoak 20 gradutik gora izango dira, barnealdean batez ere. Tenperatura minimoak, aldiz, hotzak izango dira eta barnaldean izotz txikia egingo du. Kostaldean maximoak 18-20 graduren bueltan geratuko dira, brisa ibiliko baita. Gainera behe-hodei tarte batzuk sortu daitezke.
Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez,
Donostian 7 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 23 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 24 gehienez.
Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 7:51n eta 20:18an izango dira, eta itsasbeherak 1:32an eta 14:02an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.