BILBO 10 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, "kontuan izan behar da eklipsea gertatuko den orduan eguzkia oso behean egongo dela ortzi mugan, eta beraz, eklipsea ikusterako orduan eragina izan lezakeen hodeitza behaketa puntutik mendebaldera dagoena izango dela".
Araban egunaren hasieran, lainoa edo behe hodeiak sor daitezke zenbait bailaratan, baina bizkor desegingo dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsalde-gauean ez da baztertzen erdi mailako hodei edo goi hodeiren bat sor daitekeenik, baina, printzipioz, ez luke mendebaldera ikusmena eragotziko.
Eklipsearen unean behe hodeien probabilitate oso baxua eta erdi mailako hodeien eta goi hodeien probabilitate baxua egongo da, ipar osagaiko haize ahul bizia, bolada gogorren batekin ibiliko da eta 30-32 gradu.
Bizkaian goizeko lehen orduetan, behe hodeien tarteak agertuko dira eta goizean zehar desegiten joango dira. Eguerdi partean giro eguzkitsua izango dugu eta zerua oskarbi egongo da. Egunaren erdialdeko orduetan haizea ipar ekialdetik finkatuko da, arratsaldean iparraldera aldatuko da eta arratsalde gauean ipar-mendebaldera. Ipar-mendebaldeko haize heze horrek egunaren amaieran behe hodeiak sortzea eragin lezake; litekeena da hodeiak eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Eguzki eklipsearen momentuan behe hodeien probabilitate baxu-ertaina egongo da, ipar-mendebaldeko haize ahula, tarte biziekin eta 24-26 gradu.
Gipuzkoan behe hodeien tarteak izango dira egunaren hasieran, baina goizean zehar desagertuz joango dira, zerua ia oskarbi geratu arte. Eguerdi aldera, haizea ipar-ekialdetik finkatuko da; arratsaldean iparraldera aldatuko da eta ondoren ipar-mendebaldera. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginez, behe hodeien multzoak sor litezke, baina litekeena da gauean agertzea, eklipsearen ostean.
Eklipsearen unean behe-hodeien probabilitate baxua egongo da, ipar-mendebaldeko haize ahula, tarte biziekin eta 24-25 gradu.