BILBO 30 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, uztailaren 31n, euri gutxiago espero dugu. Egunaren lehen orduetan hodeiak ugariak izango dira berriro eta euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean. Orduek aurrera egin ahala, berriz, atertzera egin eta hodeitza ere arinduz joango da. Hegoaldean ateri egongo da eta ostarteak gailenduko dira.
Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du, Ebro ibarrean eta kostaldean bizi samar tarteka, eta tenperatura apur bat igo daiteke. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:45ean eta 22:02an izango dira, eta itsasbehereak 03:41ean eta 15:51n. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.