BILBO 3 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, ekainaren 4an, fronte berri bat iritsiko denez, lainotuko du eta euri kontuak itzuliko dira. Goizean goizetik, zerua oso hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du, Kantauri isurialdeko zenbait puntutan ertaina. Arratsaldean, hego partean atertu egingo du, Kantauri isurialdean, berriz, gehiago kostatuko zaio, baina aterruneak luzeagoak izango dira.
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro bailaran. Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera eta giroa fresko samarra edo hotza izango da. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin goizaldean eta egunaren amaieran, eta goizean eta arratsaldean 4-5ekoarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta goizean eta arratsaldean itsaskia edo itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 2-2,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 07:47an eta 20:04an izango dira, eta itsasbehera 13:51ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.