Giro eguzkitsua nagusi astelehenean

Archivo - Eguzkitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 31 mayo 2026 14:22

BILBO 31 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, ekainaren 1ean, giro eguzkitsua nagusituko da lurralde osoan. Alabaina, eguna ipar isurialdean behe-hodei ugarirekin hasiko dugu. Arratsaldean goi-hodei batzuk agertuko dira eta hegoaldean, mendi inguruetan, bero-hodeiak garatuko dira. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du, Araban bolada gogorrekin.

Tenperatura maximoak bizpahiru gradu igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 27 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdian ipar-ekialdera aldatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:58an eta 18:13an izango dira, eta itsasbehereak 12:02an eta 00:25ean. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado