Eguraldia.- Giro ezatsegina larunbatean, haizearekin eta zaparradekin

Archivo - Zaparrada
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 30 enero 2026 17:24

BILBO 30 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, urtarrilaren 31ean, giro ezatsegina espero dugu, haizearekin eta zaparradekin. Zaparradak ipar partean botako ditu batez ere. Kostaldean, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian egingo du euri gehien, eta baliteke tarteka zaparradak trumoitsuak izatea, batez ere egunaren lehen partean.

Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren lehen partean, eta gero igotzen joango da. Mendebaldeko haizeak gogor joko du egunaren zati handi batean, bereziki kostaldetik gertu. Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 5-6ko indarrarekin eta 7ko tarteekin, arratsalde-gauean 4-5ekoarekin ibiliko da, eta gauean hego-mendebaldera aldatuko da 3-4ko indarrarekin; itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du, itsaso oso zakarreko guneekin, eta gauean itsaso kizkurra edo itsaskirria.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 03:15ean eta 15:47an izango dira, eta itsasbehereak 09:25ean eta 21:40an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado