BILBO 27 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, uztailaren 28an, giro goibela eta bustia izango dugu, bereziki ipar partean. Euria egingo du, ugariago eta sarriago Kantauri isurialdean; Ebro ibarrean ateri eutsiko dio.
Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere arratsaldean eta barnealdean. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira ziurrenik. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 20 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasbazterrean, iparraldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:52an eta 20:06an izango dira, eta itsasbehera 13:49an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.