Giro nahasi eta hotza igandean

Archivo - Euria
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 14 marzo 2026 14:54

BILBO 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, martxoaren 15ean, giro nahasi eta hotzarekin jarraituko dugu. Zaparradak egingo ditu berriro, ugariagoak goizean eta ipar partean. Arratsaldean eta gauean, atertzera egingo du, lehenengo barnealdean, eta, ondoren ipar partean. Elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da goizaldean eta arratsaldean 1.300-1.500 metro ingurura igoko da.

Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, eta tenperaturan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko. Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 6 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 2 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin egunaren lehen zatian eta 3-4ko indarrarekin gainerako orduetan, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du, eta egunaren bigarren zatian itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunak aurrera egin ahala txikitzen joango dira gauean 1,5-2 metro inguruan egon arte. Itsasgorak 02:15ean eta 14:48an izango dira, eta itsasbehereak 08:28an eta 20:44an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artean egongo da.

Contador

Contenido patrocinado