Eguraldia.- Giro nahikoa argia berriro larunbat honetan

Archivo - Zeru garbia
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 5 julio 2025 7:05

BILBO 5 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, uztailaren 5ean, giro nahiko argiarekin jarraituko dugu. Hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan, eta hainbat momentutan eguzkia bistan izango da. Ezegonkortasuna ere izango dugu atmosferan, eta baliteke egunean zehar zaparrada trumoitsuren bat edo beste egitea.

Eguneko ordu askotan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean zakarrago, eta tenperatura jaitsi egingo da. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:39an izango da, eta itsasbehereak 07:19an eta 19:42an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado