Eguraldia.- Giroa argituz joango da ostegunean

Archivo - Argitzen
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 7 mayo 2025 17:11

BILBO 7 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, maiatzaren 8an, goizean goizetik lainoguneak eta behe-hodeiak izango ditugu, baina goizak aurrera egin ahala giroa argiagoa izango da.

Arratsaldean ezegonkortzera egin eta bero-hodeiak garatuko dira, eta han-hemenka zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake. Litekeena da kostaldean ateri eustea.

Iparraldeko haize suabea ibiliko da, batez ere arratsaldean, eta eguneko tenperatura maximoak pare bat gradu gehiago igoko dira eta 20 gradura irits daitezke. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:01ean eta 15:26an izango dira, eta itsasbehereak 09:08an eta 21:18an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado