Eguraldia.- Haizea protagonista ostegun honetan

Archivo - Haizea
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 8 febrero 2024 7:05

BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, otsailaren 8an, haizea protagonista izango da. Hego-mendebaldetik gogor joko du, ufada oso gogorrekin, batez ere mendebaldean. Zeruan hodeiguneak nagusituko dira eta eguerditik aurrera ugarituz joango dira; hodeitza horrek han-hemenka zaparrada txiki batzuk utziko ditu, batez ere egunaren bigarren partean.

Tenperatura minimoak igo egingo dira, Kantauri isurialdean nabarmen, eta maximoak gradu pare bat gorago geldituko dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 5eko indarrarekin, 6ko tarteekin eta 7ko tarteren batekin, bereziki mendebaldean, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko edo itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:12an eta 15:43an izango dira, eta itsasbehereak 09:21ean eta 21:40an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado