Eguraldia.- Hasierako euriaren ondoren atertzera egingo du asteazkenean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 29 julio 2025 17:04

BILBO 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 30ean, hodei ugarirekin eta euriarekin hasiko dugu eguna berriro, batez ere Kantauri isurialdean, eta goizean eta eguerdi partean zaparrada mardul samarrak bota ditzake.

Arratsaldean giroa lasaiagoa izango da, atertzera egino du eta hodeiak gutxituz joango dira. Hegoaldean euri gutxi espero da eta hodeitza ere saretuago agertuko da, ostarte zabalekin arratsaldean.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar joko du Ebro ibarrean, eta tenperaturak ildo beretik jarraituko du. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, ipar-mendebaldekoa nagusituz, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0.5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:06an eta 21:21ean izango dira, eta itsasbehereak 03:01ean eta 15:09an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado