Hobetuz baina atertu gabe larunbatean

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 16 septiembre 2016 17:43

BILBO 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, irailaren 17an, hoberako bidean, baina guztiz atertu barik. Ostiral honetan baino euri gutxiago egingo duen arren, kantauri isurialdean ez du atertzerik lortuko eta giro bustia eta umela izango dugu. Hegoaldean, berriz, ateri egongo da eta ostarte batzuk ikusiko ditugu.

Ipar ukituko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta apenas aldatuko den tenperatura, beroenak 20 gradu ingurukoak izanik. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarte batzuekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:40an eta 15:56an izango dira, eta itsasbeherak 09:30an eta 22:03an. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado