Eguraldia igande honetan, otsailaren 21ean

Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 21 febrero 2021 7:05

BILBO 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, otsailaren 21ean, goizean giro nahiko lasaia izango dugu: hegoaldeko haizea eta ostarte zabalak. Alabaina, arratsaldean erabat aldatuko da eguraldia. Haizeak mendebal-osagaira egingo du, hodeitu eta euritara joko du, eta mendebaldetik ekialdera zaparradak lurralde osora zabalduko dira. Ezegonkortasuna handiagoa izango da iluntzean, eta baliteke zaparradak zenbait lekutan trumoitsuak eta handiak izatea. Arratsaldean tenperaturak nabarmen egingo du behera.

Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko du, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerditik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Arratsalde-gauean trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgora 11:34an izango da, eta itsasbehera 17:43an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado