Eguraldia igandean, martxoaren 19an

Archivo - Euria
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: sábado, 18 marzo 2023 14:25

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, martxoaren 19an, giro goibela, batez ere ipar isurialdean. Hodei ugari izango dugu zeruan, euria egingo du eta tenperatura dezente jaitsiko da, balio altuenak 13-15 gradu artean geratuz. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Gauean atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira, gauzak horrela, leku batzuetan eguneko minimoak gauean neurtuko dira. Hegoaldean zailagoa izango da euria egitea eta hodeitza ere saretuago egongo da.

Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, gauean baretu egingo da 2ko indarrarekin eta aldakor geratuko da; itsaskirria edo itsaskira eragingo du, eta itsaso kizkurra azken orduetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunean zehar txikitu eta egunaren amaieran metro bateko ingurukoak izango dira. Itsasgorak 02:40an eta 15:14an izango dira, eta itsasbehereak 08:49an eta 21:08an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador