Eguraldia.- Ostarte zabalagoak larunbat honetan

Archivo - Zerua garbi
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 26 julio 2025 7:05

BILBO 26 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, uztailaren 26an, ostarteak zabalagoak izango dira. Hala ere, Kantauri isurialdean zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta han-hemenka euri txikia egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean eta ipar-ekialdean. Hegoaldean giro eguzkitsua izango da nagusi, batez ere arratsaldean.

Horregatik, barnealdeko tenperatura maximoak altuagoak izango dira, eta kostaldeko altuenetan aldaketa handirik ez. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta eguerdi partean ipar-osagaitik finkatuko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:35ean eta 18:50ean izango dira, eta itsasbehereak 01:02an eta 12:29an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado