Eguraldia ostegun honetan, azaroaren 24an

Archivo - Hodeiak.
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 24 noviembre 2022 7:05

BILBO 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, azaroaren 24an, hego-mendebaldeko haizea eta euri apur bat, batez ere barnealdean. Goizaldean hodeitza saretuta agertuko da eta goizeko lehen orduak nahiko hotzak izango dira. Goizak aurrera egin ahala, hego-mendebaldeko haizeak bultzatutako hodeiekin, zerua lainotu eta euritara joko du; litekeena da euria batez ere eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan egitea eta bereziki barnealdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertuz joango da baina gauean berriro ere Kantauri isurialdean euritara egingo du.

Tenperaturak behera egingo du. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, eta gauean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du, eta gauean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak goizaldean 3-3,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, goizean 4 metrokoak eta eta gauean berriro 3-3,5 metrokoak. Itsasgora 16:40an izango da, eta itsasbehereak 10:23an eta 22:45ean. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado