Eguraldia.- Udazken itxura hartuko du egunak astelehen honetan

Archivo - Lainotuta
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 5 mayo 2025 7:05

BILBO 5 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, maiatzaren 5ean, udazken itxura hartuko du eguraldiak. Lainotuta egongo da, eta euria eta zaparradak botako ditu, sarriago egunaren lehenengo partean eta Kantauri isurialdean. Iparraldeko haizea nagusituko da, eta bolada gogorrak izango dira kostaldean eta Ebro ibarrean.

Tenperatura berriro jaitsiko da, beste 2-3 gradu, eta balio altuenak 15 gradu ingurukoak izango dira. Egunaren amaieran elur-kota 1.200 metro ingurura jaits daiteke. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da hasieran eta goizean iparraldetik finkatuko da, 3-4ko indarrarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:03an eta 12:37an izango dira, eta itsasbehereak 06:01ean eta 18:20an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado