EHUk bere hezkuntza eskaintza aurkeztuko du datorren astean Eibarren eta Donostian

EHUko ikasleak.
UPV/EHU
Actualizado: martes, 5 diciembre 2023 14:21

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusa informazio jardunaldiak egiten ari da lurraldeko hainbat herritan bere hezkuntza eskaintza aurkezteko, eta datorren astean Eibarren eta Donostian izango da.

Jardunaldien helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen harremana egitea, unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Lehenengo informazio saioa azaroaren 27an izan zen, Legazpin, eta bigarrena Beasainen, azaroaren 28an. Bada, hurrengo informazio topaketak Eibarren eta Donostian izango dira; Eibarren Portalea kultur etxean egingo da, abenduaren 11n (ele bitan), eta Donostian Carlos Santamaria zentroan, abenduaren 12an (euskaraz) eta 14an (Gazteklanaioz). Ekitaldi guztiak 18:30ean hasiko dira.