GASTEIZ 16 Jul. (EUROPA PRESS) -
Ainhoa Akutain, Mikel Calleja, Leticia Gaspar, Amaia Molinet, Ianire Sagasti eta Camilo Torres Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleek sortutako lanak erakutsiko dituen "Ampliación del campo de batalla" izenburuko erakusketa inauguratuko da ostegun honetan, uztailaren 17an, Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Julia Morandeira da irailaren 28ra arte ikusgai izango den erakusketaren komisarioa. Sarrera librea izango da, EHUk jakinarazi duenez.
Aukeratutako artelanek, "lurralde geografiko, politiko, ekonomiko, historiko zein pertsonalen barne tentsioak maneiatzen dituzte". Praktika horiek, gehienetan, artistaren jarrera pertsonala erakusten dute eta gatazka bistaratzea eta negoziazioa bilatzen dute hainbat gairen bitartez: mugaren izaera iragazkorra, modernotasun nekagarri baten hondakinak, arkeologiaren fantasmagorikoa, boterearen ispilatzeak paisaian edo borroka etengabea eremu intimoan.
Proiektuak, gainera, jarduera lerro bera partekatzen dute: nabarmen utzi eta ezegonkortu problematika atzerriratze errekurtsoen edo testuinguruan bertan zuzeneko esku hartzearen bitartez.
Erakusketaren izenburuak, "Ampliación del campo de batalla", beraz, "lanerako eremu komun baterako zabaltze keinu bat" erakusten du, "gizakiak habitatzen dituen geografienganako begirada erreflexibo bat eta subjektuen (de)limitazioen eztabaidatzea".