EHUko Gipuzkoako Esperientzia Geletako XXIII. promozioko ikasleek diplomak jaso dituzte

EHUko Gipuzkoako Esperientzia Geletako XXIII. Promozioko ikasleek diplomak jaso dituzte
EHU
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 23 mayo 2025 14:05

DONOSTIA 23 May. (EUROPA PRESS) -

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Esperientzia Geletako XXIII. promozioko ikasleek beren diplomak jaso dituzte ostiral honetan Donostiako Carlos Santamaria zentroa egindako ekitaldian.

Giza Zientzietako unibertsitate titulua 55 urtetik gorakoentzako lau urteko titulua da, eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Jakintza arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira bertan, hala nola artea, historia, hizkuntza, osasuna edota filosofia.

Bada, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizueta Vertiz eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendari Gabriela Chotro Lerda izan dira diplomak banatzeko ekitaldiaren buru.

Halaber, Beñat Sarasola Santamaria EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak 'La IA y la escritura literaria: Incertidumbres y reflexiones' izeneko hitzaldia eskaini du.

Era berean, Lourdes Goitia Barrenak eta Francisco Huarte Carriquek ere parte hartu dute ekiraldian, 4. mailako ikasleen ordezkari gisa. Ekitaldia amaitzeko, Gipuzkoako campuseko abesbatzak kantatu du.

Contenido patrocinado