EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldia egingo da ostiralean Leioan

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 19 junio 2025 11:39

BILBO 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2023-2024ko ikasturteko graduazio ekitaldia egingo du ostiralean, ekainaren 20an, Leioako areto nagusian. Ander Barinaga-Rementeria izango da aurtengo aitabitxia, eta ikasleen diplomen banaketan parte hartuko du.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak ere aitortuko ditu: Pablo Maroño Turnes Kazetaritzako Graduan (ez da egongo), Javier Navarro de Almeida Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan, Jone Aranberria Etxeandia Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan, Askoa Uriarte Fernandez de Olano Soziologiako Graduan eta Ane Lapitz Kaltzada Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan.

Ikasturte honetan 208 ikaslek amaitu dituzte ikasketak (144 emakumek eta 64 gizonek), graduka honela banatuta: Kazetaritzako Graduko 43. promozioan 54 (31 emakume eta 23 gizon), Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 43. promozioan 60 (53 emakume eta 7 gizon), Soziologiako Graduko 32. promozioa 16 (12 emakume eta 4 gizon), Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 32. promozioan 33 (19 emakume eta 14 gizon) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 26. promozioan 45 (29 emakume eta 16 gizon).

Orobat, gradu amaierako lan onenak egin dituztenei sariak emango zaizkie, hots, Ane Lapitz Kaltzadari, Araitz Uria Lizarrari, Pablo Maroño Turnesi (ez da egongo), Miguel Garcia Marini eta Itziar Perez Ascassori.

Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta han izango dira Joxerramon Bengoetxea Caballero errektorea, Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria, Ana Irene del Valle Loroño Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa, Matxalen Legarreta Fakultateko idazkari orokorra eta Ander Barinaga-Rementeria aitabitxi eta ohorezko gonbidatua.

Contenido patrocinado