EHUn unibertsitatera sartzeko probak egin dituztenen ia %98k gainditu egin ditu

Ikasleak selektibitatea egiten
Foto: Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 12 junio 2014 17:43
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 9.396 ikasleetatik 9.203k gainditu egin dute fase orokorra, eta hortaz, ikasleen %97,96k gainditu dute.

   EHUk gogorarazi duenez, proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

   Lurraldeka, Araban 1.285 ikasle aurkeztu dira eta 1.269k gainditu dute (%98,80); Bizkaian 4.524 aurkeztu dira eta 4.377k gainditu dute (%96,80); eta Gipuzkoan, azkenik, 3.587 aurkeztu dira eta 3.557k gainditu dute (%99,20). Datu hauek bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.

   Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, ekainak 12, eta EHUren webgunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) ere ikusi ahal dira. Bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 13tik 17ra da, eta emaitzak ekainaren 19an ezagutuko dira. Erreklamazioen prozesua ekainaren 28an bukatuko da.

   Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 2, 3 eta 4an izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako ezohiko deialdira aurkeztu nahi direnak berriro matrikulatu behar dira.

Contenido patrocinado