Ehunka pertsona bildu dira Bilboko 12. Berbagunean euskaraz hitz egiteko

Berbagunearen mahaietako bat
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 19 noviembre 2025 14:49

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Berbagunea ekimenaren 12. edizioa egiten ari da asteazken honetan Bizkaiko hiriburuko Azkuna Zentroan, eta ehunka lagun elkartu dira euskaraz hitz egiteko.

Antolatzaileek joan den astean egindako aurkezpenean azaldu zutenez, Berbagunearen aurtengo edizioko erronka "euskara kalera ateratzea" izan da berriro ere, eta adin eta baldintza guztietako euskaldunak mahai baten inguruan elkartu ditu hainbat gairi buruz euskaraz hitz egiteko.

Egun osoan, gutxi gorabehera 324na pertsonako lau txanda antolatu dira: lehenengoa 09:30etik 10:30era izan da, bigarrena 11:00etatik 12:00etara, hirugarrena 12:30etik 13:30era, eta laugarrena 17:00etatik 18:30era izango da, Azkuna Zentroaren atarian.

Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak ere parte hartu du 12. Berbagunean, beste zenbait zinegotzirekin batera.

"Euskara iraunarazteko modurik onena hitz egitea da, eta Bilboko Udala etenik gabe ari da euskara babesten eta hizkuntza berdintasuna eta eleaniztasuna bultzatzen giza eskubideen esparru zabalenean. Politika publikoak funtsezkoak dira horretarako", esan du Inunciagak.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado