DONOSTIA 18 Abr. (EUROPA PRESS) -
Hitzaren gunea inauguratuko da asteazken honetan, apirilaren 18an, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gipuzkoako campusean, eguerdiko 12:00etan hasiko den ekitaldian, Donostian. Gune berri hau Unamuno plazan kokatuta dago, Ignacio Mª Barriola zentroko kafetegiaren aurrean eta Informatika Fakultatetik hurbil.
EHUren iturriek jakinarazi dutenez, Hitzaren gunean edozeinek nahi duena publikoki esan dezake, pentsamenduak eta iritziak bota, edota eztabaidak sortu. Topagune berri honetan hizlariak edozein gairi buruz hitz egin dezake. Hitzaren gunea inauguratzeko robot eta gizakien arteko bertso saio berezi bat egingo da.
Programa 12:00etan hasiko da, Hitzaren gunearen inaugurazio ofizialarekin eta Iñaki Goirizelaia errektorearen hitzaldiarekin. 12:15ean robot eta gizakien arteko bertso-saioa izango da. Robotak eta bertsolariek ariketa berezi batzuk egingo dituzte. Aurkezle eta gai jartzailea Aitzol Astigarraga Informatikan ingeniaria, robotikan aditua eta azken Gipuzkoako txapelketan epaile lanetan aritua izango da. Bertsolariak, Felix Zubia, Andoni Egaña, Maialen Velarde, Oier Lakuntza, Galtzagorri robota eta Tartalo robota izango dira.
Azkenik, 13:30ean, Selektah Stepi, Kenitra (BAD Sound System) eta Juantxoren (Glamouka Sound System) musika emanaldia izango da, sagardo eta mokadu batekin bukatuz, EHUskaratuko ikasleen aldetik. Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da: http://ehutb.ehu.es/es/HD.html