Eija-Liisa Ahtilaren "Deikundea", Guggenheim Bilbao Museoan

Eija-Liisa Ahtilaren "Deikundea"
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 10 mayo 2016 14:32

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Guggenheim Bilbao Museoak Eija-Liisa Ahtila artista finlandiarraren "Deikundea" (The Annunciation - Marian Ilmestys, 2010) lana aurkeztuko du ostegunean, maiatzaren 12an. Museoak bideo arte, bideo instalazio eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskainitako eta 2014an inauguratutako Film & Video aretoak hartuko duen zazpigarren instalazioa da.

   Guggenheim Bilbao Museoko arduradunek azaldu dutenez, artiusta finlandiarraren lana hiru proiekziok osatutako instalazioa da. Horietan, ikonografia kristauaren pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena, hain zuzen ere. Lucia Agirre da erakusketaren komisarioa.

   Halaber, "Deikundea" lanaren aurkezpena dela eta, Eija-Liisa Ahtilak jendearekin topaketa batean parte hartuko du, arratsaldeko 18.30ean, museoaren entzungelan. Topaketa horretan, artistak bere sormen prozesuari buruz hitz egingo du. Sarrera doakoa izango da.

Contenido patrocinado