EITBk Gasteizko Plaza Berritik eskainiko ditu kanpaiak eta bertaratzeko deia egin die herritarrei

Gasteizko Plaza Berria Gabon zahara gauean
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 30 diciembre 2024 13:07

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

EITBk Gasteizko Plaza Berritik agurtuko du urtea aurten ere zuzenean, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en, Ilaski Serranok, Julen Telleriak, Leire Martinezek eta África Baetak aurkeztutako saioan, Iñigo Agirrerekin eta Egoitz Txurrukarekin batera.

Gaienra, aurten ere bertaratzeko deia eta gonbitea egin die EITBk herritarrei, mahatsak eta kotilioi poltsatxoa banatuko baititu 23:00etatik aurrera Arabako hiriburuko Plaza Berrian, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.

Hala, festa handia antolatu du EITBk Plaza Berrian, eta bertaratzen diren guztiekin, musikarekin, su artifizialekin eta hainbat ezustekorekin esango dio agur urteari eta egingo dio ongietorria 2025ari.

Gauerdiko kanpaien ondoren, inoiz ikusi gabeko musika eta dantza ikuskizuna izango da ETBn, Bulego taldeak 2025eko maiatzaren 10ean hasiko den Euskaraldirako sortutako 'Gure Bihotzaren Taupadak' abestia kantatu eta dantzatuko baitu. Taldekideekin batera, dantzari talde bat arituko da sorpresaz betetako koreografia batekin eta argi efektu ikusgarriekin.

Bulegok Durangoko Azokan aurkeztu zuen Euskaraldirako abestia. Kanta dantzagarria da, euskararen erabilera sustatu, bultzatu eta zabaltzen lagunduko duena, eta horrela, "2025a euskaraz eta dantzan hasiko dugu ETB1en eta ETB2n".

AURKEZLEAK

ETB1en lehen aldiz izango da Ilaski Serrano kanpaien emanaldian, Julen Telleriarekin, eta plazan bildutakoei elkarrizketak egiten Iñigo Agirre izango dute. ETB2n, berriz, Africa Baetarekin batera, Leire Martinez aurkezle eta kantaria arituko da lehen aldiz, eta Egoitz Txurrukak plazako giroa jasoko du. eitb.eus-en zuzenean eskainiko dira bi emanaldiak.

Gainera, beste behin, euskal diseinatzaileak arduratu dira EITBko aurkezleak janzteaz. Ilaski Serranok Getaryren jantzia eramango du, eta Julen Telleriak Neu etxekoa. Iñigo Agirre, berriz, Aldabaldetreku jostundegiak jantziko du.

Eder Aurrek Africa Baetaren arropa diseinatu du aurten ere, eta Leire Martinezena, berriz, lehen aldiz kanpaietan lanean aritu den Yolanda Torresek. Azkenik, Txurru Neuren diseinuekin agertuko da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado