Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri smartphone aparailuetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 22 septiembre 2011 18:02

BILBO 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta iPhone plataformetan erabiltzeko. Fundazioaren arabera, euskararen garapenerako "ezinbestekoa" da erabiltzaileek darabiltzaten plataforma eta euskarrietan egotea.

Horrela, irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Egunarekin bat eginez, hiztegi horien aplikazioen eta Elhuyar Fundazioaren etorkizuneko erronken aurkezpenak egingo dira, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 11:00etan.

Elhuyar Fundazioak honako hiztegi hauek jarri ditu eskuragarri: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia.

Contenido patrocinado