Elhuyarren sareko baliabideek 65 milioi hiztegi kontsulta eta 12 milioi itzulpen eskaera jaso dituzte 2020an

Elhuyarren hizkuntza eta teknologia arloko sareko baliabideak.
ELHUYAR
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 27 enero 2021 12:12

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Elhuyarren hizkuntza eta teknologia arloko zerbitzuek "harrera ezin hobea" izan dute 2020an, eta sekula baino erabiltzaile gehiago izan dituzte. Hain zuzen, besteak beste, 65 milioi hiztegi kontsulta eta 12 milioi itzulpen eskaera jaso dituzte bukatu berri den urtean, Elhuyarreko arduradunek asteazken honetan jakitera eman dutenez.

Zehazkiago, Elhuyarren hiztegien webguneak (https://hiztegiak.elhuyar.eus) 6.572.547 bisita izan ditu, eta 64.985.491 kontsulta egin dituzte erabiltzaileek, 2019an baino % 11 gehiago.

Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztunak (https://itzultzailea.eus), berriz, 1.776.767 bisita izan ditu, eta 12.180.660 itzulpen eskaera jaso ditu. Guztira, 287.949.688 hitz itzuli ditu: %58 gaztelaniatik euskarara, %17 euskaratik gaztelaniara, %8 gaztelaniatik katalanera, %8 gaztelaniatik galegora eta %9 beste hizkuntza bikoteen arteko itzulpenak.

Zerbitzua emateaz gain, sareko baliabideak eguneratzeko eta hobetzeko baliatu du Elhuyarrek 2020. urtea, aurrekoak bezala. Hala, hiztegien webgunean, lehendik zeuden 963 hiztegi sarrera eguneratu ditu, eta 1.223 berri gehitu; tartean, covid-19arekin lotutako hiztegi bat osatu du: https://labur.eus/Elhuyar_COVID-19.

Gainera, itzulpen zerbitzu profesionalak (http://itzulpenak.elhuyar.eus/eu/) EN ISO 17100:2015 kalitate-ziurtagiria berritu du, eta trebatzaileek 36 trebakuntza saio eman dizkiete Elhuyarretik kanpoko itzultzaile profesionalei. Urtero bezala, arlo askotako lanak itzuli dituzte hainbat hizkuntzatara, besteak beste, testu administratiboak, publizitate testuak, software lokalizazioak eta gai zientifiko-teknikoetako unibertsitate liburuak eta DBH eta Batxillergokoak.

#ELHUYARRENGOMENDIOAK

Azkenik, #ElhuyarrenGomendioak izeneko ekimen berria jarri da abian 2020an. Ekimen horren bitartez, euskararen erabilera egokiarekin lotutako gomendioak argitaratu dira sare sozialen bidez, eta zabaldutako gomendio guztiak https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/375/elhuyarre... web orrian kontsultatzeko aukera dago.

Horrekin batera, covid-19aren pandemia hasi zenetik, ahalegin berezia egin da horri buruz idatzi edo hitz egin behar zutenei terminologia eguneratua eskaintzeko, eta egindako lanaren arrakastaren erakusgarri da hiztegietako kontsultek egin duten gorakada.

Contenido patrocinado