BILBO 1 Abr. (EUROPA PRESS) -
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak emakume teknologoentzako Ada Byron sariaren Espainiako ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du, maiatzaren 2ra bitarte. Zientzia, teknologia eta ingeniaritzaren arloetan emakumeek egiten duten lana begi bistan jartzea eta I+G arloan emakumeen bokazioak sustatzea dira sariaren helburuak.
Ada Byron sariak bi kategoria ditu, eta 3.000 euroko zuzkidura
ekonomikoa kategoria orokorrerako eta 1.000 eurokoa Ada Gaztea sarirako (35 urtetik beherakoak). Hautagaiak berak aurkez dezake bere burua, edo beste edozein pertsona edo erakundek, Deustuko Unibertsitatetik jakinarazi dutenez.
Microsoft, Hat Sarea, Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde dira sariaren babesleak, eta Innobasque laguntzailea. Espainiako edizioaz gain, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sari bana ditu Mexikon, Argentinan, Uruguain, Kolonbian eta Txilen, eta Brasilera zabaltzea ere aztertzen ari da.