Enara Zarrabeitiak, Izaskun Alvarezek eta Julen Orbegozok irabazi dute UEU-Euskaltzaindia ikerketa beka

Enara Zarrabeitiak, Izaskun Alvarezek eta Julen Orbegozok irabazi dute UEU-Euskaltzaindia ikerketa beka
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 6 noviembre 2026 12:03

BILBO 6 (EUROPA PRESS)

Enara Zarrabeitiak, Izaskun Alvarezek eta Julen Orbegozok irabazi dute UEUk eta Euskaltzaindiak euskarazko ekoizpen zientifikoaren balioa aitortzeko abiatutako ikerketa beka. Ekimenaren helburua da euskarazko ekoizpen zientifikoaren aitortza, prestigioa, sustapena eta zabalkundea aztertzea, bi erakundeok jakinarazi dutenez.

Bada, UEUko eta Euskaltzaindiko kideek osatu duten epaimahaiak 'Euskarazko zientziaren ikusgarritasunetik aitortzara: azterketa bibliometriko eta konputazionala' proposamena auekratu du, eta orain egileek sei hilabete izango dituzte ikerketa egiteko.

Enara Zarrabeitia Bilbao Industria Antolaketako ingeniaria eta doktorea da EHUn. Gaur egun, EHUko irakaslea, Enpresen Antolaketa saileko idazkaria da eta Industria Antolaketako Ingeniaritzako Graduaren koordinatzailea da. Bere jarduera produkzio sistemen, enpresen antolaketaren eta lehiakortasunaren eta berrikuntzaren arloan kokatzen da.

Izaskun Alvarez Meaza Industria Ingeniaria eta doktorea da EHUn. Gaur egun EHUko irakasle titularra da Enpresen Antolaketa departamentuan, bai eta bertako zuzendaria ere. Gainera, OpenData Bilbao-Bizkaia Enpresa Gelako zuzendari teknikoa da.

Julen Orbegozo Terradillos EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle atxikia da. 'Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza' eta 'Pertsonen Arteko eta Taldeko Komunikazioa' irakasgaietan ematen ditu eskolak, baita EHUko Komunikazio Multimedia Masterrean eta Gizarte Komunikazioa masterrean ere. Gizarte Komunikazioan doktorea da, 'Tuits personales, clics colectivos: hashtivismo feminista en el debate público digital contemporáneo' izeneko tesiarekin.

Contador

Contenido patrocinado