Enpresa, saltoki eta ostalaritza lokaletan errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak emango ditu Barakaldoko Udalak

Errotuluak euskaratzeko laguntzak Barakaldon
BARAKALDOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 febrero 2022 16:34

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Barakaldoko Udalak (Bizkaia) hiriko enpresa, saltoki eta ostalaritrza establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak banatuko ditu aurten ere. Deialdiaren aurrekontua 3.000 euro da, eta enpresa eskatzaileetan egindako errotulazioaren kostuaren %50 eta %25 artean estaltzeko erabiliko da laguntza, errotulua erabat euskaraz izan edo elebiduna izan, hurrenez hurren. 2021eko abenduaren 11tik 2022ko abenduaren 14ra bitarte egindako errotuluak lagunduko dira.

Interesdunek eskaerak aurkez ditzakete jada Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzuan, eta ia urte osoa dute horretarako faktura aurkezteko, laguntzen deialdia abenduaren 14a arte dagoelako zabalik.

"Gure helburua Barakaldoko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia handitzea da, eta, horregatik, laguntza horien berri izatea nahi dugu, bai eta horiek eskatzeko behar besteko epea izatea ere", adierazi du Iratxe Foces Barakaldoko Udaleko Euskara zinegotziak.

Bestalde, Euskara Zerbitzuak doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua dauka negozioetan errotulu horiek euskaraz izan nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat. Beraz, errotulazioa aldatu edo berria jarri aurretik, Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatu du, behar den laguntza guztia jaso ahal izateko.

Contenido patrocinado