Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinarenak kontratuak luzatu dituzte Athleticekin

Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinarenak kontratuak luzatu dituzte Athleticekin
ATHLETIC CLUB
Actualizado: viernes, 31 mayo 2019 17:13

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

Erika Vazquez, Andrea Sierra eta Andere Leguinarena jokalariek kontratua berritu dute Athletic Club taldearekin. Zehazkiago, Vazquezek eta Sierrak bi urte luzatu dituzte beren kontratuak, eta Leguinarenak urtebete, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.

Horrela, Erika Vazquez aurrelari nafarra 2020-2021 denboraldira bitarte izango da talde bilbotarrean alegia. 2004-2005 denboraldian iritsi zen Lezamara, eta, Espanyolen deboraldi bat jokatu ostean, 2011-2012 denboraldian berriro jantzi zuen elastiko zuri-gorria.

Bere kirol ibilbidean 14 denboralditan aritu da Athletic Clubekin, 378 partida jokatu eta 257 gol sartuz. Gainera, 2004-2005, 2006-2007 eta 2015-2016 denboraldietako Liga txapelketak irabazi zituen aurrelari nafarrak talde zuri-gorriarekin.

Bestalde, Andrea Sierra atzelari bilbotarrak ere 2020-2021 denboraldira bitarte luzatu du kontratua. Sierra duela sei denboraldi iritsi zen Lezamara eta ordutik honak 43 neurketa jokatu ditu lehen taldeko elastiko zuri-gorriarekin.

Azkenik, Andere Leguina atezain getxoztarrak urtebete luzatu du Athletic Clubekin duen kontratua, 2019-2020 denboraldira bitarte. Lezamako atepean hamaika denboralditan zehar 44 partida jokatzeaz gain, 2003-2004 eta 2006-2007 denboraldietako Liga txapelketak irabazi zituen talde zuri-gorriarekin.