Ermuan eta Basaurin izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko hurrengo saioak

Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko saio bat
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 20 mayo 2025 11:51

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko lau saio izan dira dagoeneko eta beste lau geratzen dira, eta aste honetan Ermuan eta Basaurin izango dira hitzorduak, ostegunean, maiatzaren 22an.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Ermuko saioa Lobiano kulgur gunean izango da, 18:30ean, eta Ana Picallo Perezek, Garikoitz Sarriugarte Onaindiak, Iker Uriarte Urrutiak, Izaro Bilbao Arostegik, Jon Martinez Beaskoetxeak eta Peio Molinuevo Martinek kantatuko dute.

Gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ariko da, eta Ander Txakartegi Basterretxeak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute epaimahaia. Idazkari lanean Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Basauriko Ibaigane kultur aretoan izango da beste saioa, ordu berean, eta Aitor Esteban Etxebarriak, Enare Muniategi Etxabek, Garazi Navarro Ugarteburuk, Iker Garitagoitia Astigarragak, Kerman Diaz Franco eta Paule Ixiar Loizaga Legarrak parte hartuko dute.

Igor Menika Bengoetxea izango da gai jartzailea, eta Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo epaimahaikideak. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Contenido patrocinado