ETBko marrazki bizidunak eitb.com webgunean daude ikusgai jada

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 9 noviembre 2011 19:24

BILBO 9 Nov. (EUROPA PRESS) -

Marrazki bizidunak nahieran ikusi ahal izango dira hemendik aurrera www.eitb.com webgunean, ETB-3n emititzen diren marrazki bizidun sailetako batzuk eta ETBk azken urteetan eman dituen haurrentzako saioak jarri baitira ikusgai Hiru3-ren webgunean. Haurrek nahi duten momentuan nahi duten marrazkia euskaraz ikusi ahal izango dute horrela, EITBko iturriek adierazi dutenez.

Horrela, 'Dragoi Bola', 'Shin Chan', 'Doraemon', 'Benetako mamuak', 'Etxekaltetxoak', 'Monk', 'Shaun arditxoa', 'George Oihanekoa', 'Woofy' eta ETB-3n emititzen diren marrazki guztiak edozein momentutan internet bidez ikusteko aukera dago. Atal horietako gehienak telebistan emititu eta hurrengo zazpi egunetan ikusi ahal izango dira interneten.

Horrez gain, azken urteetan ETBn ikusgai egon diren hainbat haurrentzako programa ere denon eskura jarri dira, hala nola 'Trikitraka Trikitron', 'Ipupomamua', 'Sagarra da apple', 'Sinfokids' eta haurrek parte hartzen duten 'Mihiluze' saioa.

Contenido patrocinado