Etxebizitzaren krisiaz eta ekonomian eta gizartean duen eraginaz ariko dira Etekin topaketen bigarren jardunaldian

Archivo - Etxebizitzak Sestaon
AYUNTAMIENTO DE SESTAO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 16 junio 2026 13:38

GASTEIZ 16 (EUROPA PRESS)

Etekin ekonomia topaketen urteko bigarren saioa egingo da asteazkenean, ekainaren 17an, Gasteizko Europa Jauregian, eta, 'Etxebizitzaren krisia eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina' izenburupean. prezioen bilakaera eta etxebizitza eskasia, egungo legeen eta erregulazioen eragina, eta etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko balizko neurri eta pizgarriei buruz hitz egingo dutge bertan, besteak beste.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, topaketa 09:00etan hasiko da eta Julen Bollain Urbieta ekonomialari eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, Ana Telleria Echeverria Eusko Jaurlaritzako Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendako zuzendariak eta Pedro Ayestaran Inmobiliaria Orioko zuzendari eta ASCONGIko Zuzendaritza Batzordeko kideak hitz egingo dute.

Halaber, Bankoa Abanca, CaixaBank, Ekonomisten Euskal Elkargoa, Finantzen Euskal Institutua, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxa erakunde antolatzaileetako ordezkariak bertaratuko dira, besteak beste.

Etekin ekonomia topaketek finantza eta ekonomia arloko sareak sendotzea bilatzen dute eta gaian interesa duen edonori irekita daude. Jaurlaritzak eta finantza entitateek euskara biziberritzeko sinatutako hitzarmenean du jatorria ekimenak.

Contador

Contenido patrocinado