Etxerat eta Sarek ETAko presoak gerturatzearen aldeko logoa aldatu dute

Logo berriaren aurkezpena
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 3 enero 2023 17:22


BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Etxerat, ETAko presoen senideen elkarteak eta Sarek presoak gerturatzea aldarrikatzeko erabiltzen zuen logoa aldatu egin dute,
"dispertsio politikaren amaierara adaptatuz". Horretarako, "Euskal Herriko" mapa kendu egin dute bi geziak utziz, eta 'Euskal presoak Euskal Herrira' leloa 'Etxera' bakarrik utziz aldatu dute.

"Ez dugu maparik behar, baina, geziek erakutsi diguten bidea jarraituz, 'Etxera Bidea Gertu' errealitate bihurtzeko eta irudi hau bazter guztietara exzepzionalitateari amaiera emanez etxera bidea egin ahal izateko unea da" azpimarratu dute.

Logo berria astearte honetan aurkeztu dute Donostian ETAko presoen aldeko mugimenduek, beraien artean Etxerat, Sare eta beste batzuk.

Ekitaldian egon dira, besteak beste, Sareko ordezkariak Joseba Azkarraga, Bego Atxa eta Inaxio Oiarzabal; baita Etxeratekoak ere, Gorka Garcia, Xochitl Karasatorre edo Nagore Mujika bezalakoak; Axi Muniain surflaria, Mikel Larunbe pelotaria, Alaitz Olarte eta Ioritz Etxeberria arraunlariak, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Agirre bertsolariak;'Porrotx' pailazoa, Joxe Mari Agirretxe; edo Ramón Agirre eta Itziar Ituño aktoreak.

Bertso batzuen ostean, Iholdi Beristain aktoreak eta Xabier Eguskitze bertsolariak testu bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, "dispertsio politika aplikatzen hasi zenetik 34 urte pasa direla eta sufrimendu asko eragin duela " gogoratuz.

2023 "dispertsio politikaren amaiera izatea" eta "lanean jarraitzea helburua lortzeko" aldarrikatu dute. "Bide luzea dugu oraindik egiteko. Euskal Herrian daude, bai. Karga handia kendu dugu gainetik, baina salbuespen politika penitentziarioak jarraitzen du", gogorarazi dute.

Horregatik, "oztoporik gabeko bide bat non gradu progresioak edo baimen penitentziarioak salbuespenik gabe aplikatzen diren" aldarrikatu dute. "Legea aplikatzea eta presoei eskubiderik ez kentzea" eskatu dute.

Azkenik, larunbatean Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzera animatu dute jendea, "bidea elkarrekin egiten jarraitzeko, guztion artean lortuko dugulako".

Contenido patrocinado