EUSKADI.-Ari Lethonen, Naroa Intxausti eta Mario Lerena, Bilbao Musikako Interprete Gazteen zikloko hurrengo protagonistak

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 3 diciembre 2008 13:09

BILBO 3 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ari Lehtonen soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena piano-jotzailea izango dira protagonista bihar eta abenduaren 19an Bilbao Musika erakundeko Interprete Gazteen Kontzertu Zikloan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, lehiaketa honek musikari gazteen karrera musikala bultzatzea du helburu, adinez gazteak izanik ere, beren balio interpretatiboa erakutsi dutelako. Kontzertuak, doako sarrerakoak, La Galera eraikinean izango dira, 19:00etan hasita.

Ari Lehtonen (Tampere, Finlandia, 1982) finlandiar eskolako etorkizun handiko soinujole gazteena da, bere interpretazioetan teknika eta doinuen berotasuna elkartzen dakiena. Zenbait eskola eta kontserbatoriotik pasa ondoren -horien artean Helsikiko Sibelius Academy-, Kanadan eta Alemanian osatu zituen bere ikasketak. Finlandiar orkestra handienekin bakarlari bezala aritu da eta European Broadcasting Union's Young Soloists' Grand Prix delakoan Finnish Radio Symphony Orchestrarekin eman du ikuskizunik.

Euskal Herrian, 2007. urtean Nazioarteko Arrasate Hiria Lehiaketa irabazi zuen, eta nahitaezko obra baten interpretazioan ere lehena izan zen, Cesar Camareroren "Luz Azul" obraren interpretazioarekin hain zuzen ere. Egun, Parisko L'Ecole Normale de Musique-n ari da bere ikasketak burutzen.

Bihar Bilbao Musikan eskiniko duen kontzertuan, Cesar Franck, Mikko Nisula, Wolfgang Amadeus Mozart eta Sofia Gubaidulinaren obrak interpretatuko ditu.

ABENDUAK 19

Bestalde, abenduaren 19an, Naroa Intxausti eta Mario Lerena bilbotarrak izango dira beren talentua erakutsiko dutenak. Intxausti 1981ean jaiotako sopranoa da, nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi ditu eta, gaztea izan arren, 2000an Mozarten "Misa de coronación" obra interpretatu zuenetik, operako hainbat muntaietan parte hartu du.

Bere curriculum zabalean maisu handi eta orkestrekin batera aritu da zenbait interpretazioetan, hala nola, Beethovenen "Fidelio"-n, Belliniren "Norma"-n, Rossiniren "La Cenicienta"-n, Sorozabalen "La tabernera del puerto"-n edo Fallaren "El retablo de maese Pedro"-n besteak beste.

Duela gutxi arte, Berlingo Kammeroper Schloss Rheinsberg-ekin Donizettiren "El elixir de amor" obraren eszenaratzean egon da buru belarri eta Bartzelonako Antzoki Handiko Lizeoan Mozarten "Las bodas de Figaro" obrarekin.

Bestalde, Mario Lerena (1981) gaztea, Luminita Duca, Gayane Sharluyan eta Humberto Quagliata piano-jotzaileen ikaslea izan da. Bilboko Piano eta Musika Kamarako Kontserbatorioan osatu zituen bere goi ikasketak, notarik hoberenak lortuz. Ondoren Alcala de Henaresko Unibertsitatean lortu zuen graduondokoa, bertan Josep Colom edo Miguel Zanetti bezalako maisuen ikastaroak jaso zituelarik.

Lerenak Pariseko Union Française des Artistes Musiciens (UFAM) delakoaren Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen eta bigarren saria Sahun-eko Nazioarteko Lehiaketan. Bakarlari bezala, Euskadi, Leon, Logroño eta Helsinkiko hainbat eszenatokitan eta jaialditan aritu izan da.

Historia eta Musika Zientzietan lizentziatu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean ari da doktoradutza egiten. Bilboko Zabalkundeko Abesbatzarekin maisu lanetan ari da gaur egun eta EHUko Abesbatzarekin eta Bilboko Katedraleko Kaperako Musika Abesbatzarekin kolaborazio lanak egituen ditu. Naroa Intxaustirekin batera emago duen kontzertuan, Schubert, Weber, Debussy, Bizet, Obradors, Caballero, Sorozabal eta Guridiren laginak interpretatuko ditu.

Contenido patrocinado