EUSKADI.-BBK-ren Udaleku "ekologikoenak" gaur abiatu dira Atxuriko geltokitik (Bilbo)

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 23 junio 2008 19:53

BILBO 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Naturak baliabide mugatuak dituela eta ingurumena zaindu behar dela izango da aurten BBK-ko Udalekuetan parte hartuko duten 4.000 neska-mutilek jasoko duten ikasgai nagusia. Horrelas, 200 haurrek osaturiko lehen taldea gaur abiatu da eta, Bilboko Areatzan elkartu ondoren, trena hartu dute Atxurin Sukarrietara abiatzeko.

BBK-ren arabera, Udalekuekin, "urte guztian zehar egiten duen ahalegina berresten du" erakundeak, "haurrei naturaren aldeko begirunea erakusten saiatzen baita urtaro denetan".

Sukarrietako eta Briñaseko zentroetan egiten diren egonaldiek aukera ematen diete 7 eta 13 urte arteko gaztetxoei aisialdian ikasteko, euskaraz aritzen diren bitartean, beren adineko neska-mutilekin elkarbizitzeko ahalmenak barneratuz, baloreetan oinarrituta.

Egoitzak adin hauetako gaztetxoak hartzeko bikain prestatuta dade, eta natura-inguru bikainetan daude: Briñas, Kantabriako Mendien ondoan (Errioxan) eta Sukarrieta Urdaibaiko Biosferan.

Aurten, gaur bertan hasi dira Udalekuak, ohikoa denez gaztetxoen oporraldien lehen egunarekin. Zortzi egonaldi ezberdin egingo dira uda osoan zehar; hauetatik zazpi astebetekoak izango dira, eta azken taldeak, abuztuaren 11tik aurrera, 15 eguneko egonaldia izango du. Txanden erdiak euskaraz egingo dira eta beste erdiak elebidunak izango dira.

Contenido patrocinado