EUSKADI.-BIO bulegoak klima aldaketa murriztu eta egokitzeko teknologiei buruzko zine-foruma egingo du bihar Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 abril 2009 14:57

BILBO 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

BIO Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoa duela hilabete baino gehiago jarri zen martxan eta bihar, 19:00etan, bigarren zine-foruma antolatu du Bilboko Lan Ekintza sozietateko areto nagusian. Lehenikk eta behin, "Cenizas del cielo" filma emango da, eta ondoren, zine-forum bat egingo da, klima aldaketa murrizteko eta egokitzeko teknologiei buruz. Foro honetan gonbidatutako adituek parte hartuko dute. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte libre izanik.

Antolakuntzatik azaldu dutenez, "Cenizas del cielo" komedia espainiarra Jose Antonio Quirosek zuzendu du. Zentral termiko bat daukan Asturiaseko herri batera iristen den eskoziar baten istorioaren bidez, sorkuntza elektrikoko teknologien gaiaz berba egiten da filman.

Pelikularen emanaldia bukatu eta gero, klima aldaketara egokitzeko eta murrizteko teknologiei buruzko eztabaida hasiko da gonbidatutako lau hizlari eta ikusleekin.

"Klima aldaketara begira" zikloaren bigarren saioa izango da biharkoa. Zortzi saiok osaturiko ziklo honetan gai desberdinak landuko dira helburu bakar batekin: ikusleek beroketa globalak ekartzen dituen arazoarekiko kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

Contenido patrocinado