EUSKADI.-Esoterismo Aretoa Donostiako Miramar Jauregira itzuliko da abuztuaren hasieran

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 28 julio 2008 15:13

DONOSTIA 28 Jul. (EUROPA PRESS) -

Esoterismo Aretoa ospatuko da aurten ere Donostiako Miramar Jauregian, abuztuaren 1etik 10era arte. Iaz bezala, gai honetan adituak diren hainbat lagun izango dira jardunaldi hauetan. Nabarmentzekoa da Marilyn Rossner bitartekariaren presentzia, munduko ezagunenetako bat. Honek bi hitzaldi berezi eskainiko ditu eta jendearen galderak atendituko ditu.

Horrez gain, Toti Martinez de Lezea idazle arabarra antzara jokuaren sinbologiaz mintzatuko da. Sinesio Darnell kimikari, mikrobiologo eta idazleak, bere aldetik, psikoahotsak eta psikoirudiak izango ditu hizpide.

Miramar Jauregira gerturatzen direnek tarot edo kirologiari buruzko galderak egiteko aukera izango dute edo tailer batera joan ahal izango dira. Ekitaldiak abuztuaren 1ean hasiko dira "Eguzki bedeinkapena" errituala eginez eta "Dantza eta ama-lurrari kantua" abestuaz.

Contenido patrocinado