EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 7 octubre 2009 19:37

BILBO 7 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar iparraldeko haizea bueltatuko da eta ondorioz tenperatura nabarmen jaitsiko da. Goizean zerua lainotuta agertuko da, baina haizeak iparraldera egitearekin batera, hodeiak ugarituz joango dira eta Kantauri isurialdean tarteka euria egingo du. Ekaitzak ere jo dezake arratsaldean punturen batean.

Haizeak hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin, eta eguneko tenperatura beroenak 3-5 gradu jaitsiko dira gaurko balioekin alderatuz.

Itsasoan, goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Goizean zehar ipar-mendebaldera aldatuko da eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, gauean metro batera handituz.

Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da. Itsasgorak 5:20an eta 17:48an izango dira, eta itsasbeherak, 11:34an eta 23:50ean.

Contenido patrocinado