DONOSTIA 3 Abr. (EUROPA PRESS) -
Aste Santuko oporrak datozela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Iraunkorreko Saileko Ingurumen Zuzendaritzaren bitartez, aparteko garbiketa kanpaina bat jarri du martxan, Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 15 hondartzak txukuntzeko. Donostiako hiru hondartzen garbiketa bertako Udalari dagokio.
Foru erakundetik jakinarazi dutenbez, garbitze lanak egunero egingo dira apirilaren 6tik 13ra arte, biak barne. Garbiketa lanen ordutegia 11:00etara bukatuta egoteko moduan antolatuko da.
Zortzi egun horietan 22 langile arituko dira, bost traktore, bost
bahetzeko tresna eta beste hainbeste palarekin, hondartzak garbitzeko
zereginetan, hau da, hondarra bahetu, desinfektatu, hondakinak bildu eta zakarrontzietako poltsak aldatzen.
Bitartekoak, bai jendez, bai tresnaz, ia udan erabili ohi diren adinakoak dira. Zakarrontziak jarriko dira hondakinak hara bota
ditzaten, eguzkia hartzera edo paseatzera hondartzara inguratuko diren erabiltzaileek. Iazko Aste Santuan garbiketa zerbitzuek 94.280 kilo hondakin bildu zuten guztira.