EUSKADI.-Gipuzkoako Merkataritza Ganbara BBK eta Kutxaren arteko fusio baten alde, lagun baitezake hirugarrenak "erabaki dezan"

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 5 septiembre 2008 15:01

BILBAO, 5 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako arduradunek gaur adierazi dute euren aldeko iritzia Kutxa eta BBKren arteko balizko fusio baten aurrean, horrek lagunguko bailuke Vital Kutxak "erabakia har dezan"

Donostian izandako prentsaurreko batean, erakundeko presidentea den Jose Mari Etxarrik nabarmendu zuen "pisua" izateak daukan garrantzia kutxek banaka ezingo lituzketen egin jarduerak egiteko aukera izateko. "Hiruren arteko fusio bat zaila bada, beharbada biren arteko batek lagundu ahal du hirugarrenak erabakia har dezan", esan du.

Gipuzkoako Merkatritza Ganbarako presidenteak, Agustin Eizagirrek, gogoratu du erakunde hau "beti ikusi duela begi onez" euskal kutxen arteko bat-egitea. "Entitate indartsu bat izateak lagunduko digu bestela ezinezkoak izango liratekeen aktibitateak aurrera eramaten, eta industria garapenerako ere garrantzitsua izango da", adierazi du.

Ildo horretatik, nabarmendu du enpresen "pisua" hartzeko beharra eta esan du horretarako "ezinbestekoa dela hitzarmen estrategikoetan oinarritutako formulak erabiltzea".

Contenido patrocinado