EUSKADI.-Internet eta ofimatika programak doan erabiltzek zerbitzu bat jarri dute abian Bilboko Zabalako liburutegian

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 2 julio 2009 14:39

BILBO 2 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Zabalako udal liburutegiak Didakteka zerbitzua jarri du abian, internet eta ofimatika programetan dohainik sartzeko aukera emanez, hala nola 'Word', 'Excel' edo 'Acces' bezalako programetan. Ekimenak autoprestakuntza bultzatu nahi du, batez ere informatikako medioak eskuratzeko arazoak dituztenei zuzenduta eta honekin "arrakala digitala" deritzona ezabatzeko asmoz, Bilboko Udaletik azaldu dutenez.

Honekin, bederatzi dira jada zerbitzu hau eskaintzen duten hiriko udal liburutegiak; izan ere, lehendik baziren Bidebarrieta, Begoña, Deustu, San Frantzisko, Zorrotza, Otxarkoaga, San Inazio eta BilbaoMusikan. Erabilera publikoa duten eta 32.000 pertsonek erabili dituzten 47 ordenagailuetan, Zabalako Didakteka zerbitzuan eskura jari diren lau PC eta inpresora bat gehitu behar zaizkio.

Zerbitzu hau erabiltzeko interesa duenak, liburutegian bertan eskatu beharko du txanda, baina horretarako Bilboko Udal Liburutegien sareko doako txartela egin beharko da aurretik. Honetarako, eskaera-orri bat bete beharko da liburutegian, NANaren fotokopia, pasaportea edo bestelako identifikazio ziurtagiriarekin (bederatzi hizkuntzatan eskuragarri, euskara eta gaztelaniaz gain).

Didakteka berria Bruno Mauricio Zabala kaleko 41 zenbakian dago kokaturik, libututegietako ohiko ordutegian egonik zabalik: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:45etara, astelehen arratsalddetan izan ezik, umeentzako erreserbaturik baitago. Erreserbak 944 15 03 17 telefono zenbakira deituz edo liburutegian bertan egin daitezke.

Contenido patrocinado