DONOSTIA 5 May. (EUROPA PRESS) -
Gipuzkoa Donostia Kutxak bulego berria ireki du Azkoien herriko Irurtzun kaleko 23 zenbakian eta dagoeneko zazpi sukurtsal ditu Nafarroa osoan, Kutxak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez.
Kutxak gogoratu du 2006ko abuztuan hasi zuela bere ibilbidea Nafarroan eta, gaur egun, lau sukurtsal dituela Iruñean, bat Barañainen eta beste Altsasun. Horiei guztiei, Tafallan, Lizarran eta Tuteran aurki irekiko dituenak gehitu behar zaizkie.
Azkoienen gaur ireki duenarekin (urteko hamabigarren bulego berria), Kutxak 198 sukurtsal ditu Estatu osoan. Kutxak 2.965 langile eta 2.427 milioi euroko baliabide propioak ditu. Halaber, zor gutxien dituen hirugarren aurrezki kutxa da eta 2.100 milioi eurotan zenbatetsitako inbertsioen zorro bat dauka.