EUSKADI.-Musikeneko ikasleek kontzertu batekin ospatuko du bihar Donostian Mozarten jaiotzaren urtemuga

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 26 enero 2009 18:38

DONOSTIA 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek kontzertu batekin ospatuko dute bihar Wolfgang Amadeus Mozarten jaiotzaren urtemuga, Donostiako udaletxeko areto nagusian, 20:00etan hasita, sarrera dohainik dela. Mozart 1756. urteko urtarrilaren 27an jaio zen.

Musikeneko ikasleek Mozarten urtebetetzea ospatu nahi dute bere lanik ederrenetariakoak jasoko dituen kontzertu bat oparituz donostiarrei. Izan ere, "musikarientzat, bere musika ikasten eta interpretatzen jarraitzen dutenentzat, Mozartek bizirik dirau", nabarmendu dute ikastegitik.

Kontzertuari sarrera didaktiko laburra egingo diote Musikaren Hizkuntza eta Hezkuntzaren Pedagogia ikasleek, bertaratzen direnei entzuteko jarraibideak eman eta entzunaldiaz gehiago gozatzeko aukera izan dezaten.

Egitaraua hiru boskotek osatuko dute: Sol minorren KV516 Hari boskotea, "Eusebius" boskoteak interpretatua; La maiorren klarinete eta harientzat KV 581 boskotea, "Medea" boskoteak interpretatua; eta Mi bemol maiorren KV 452 boskotea, "Enof" boskoteak interpretatua.

Contenido patrocinado