EUSKADI.-Ridley Scottek esan du "Alien" berreskuratuko duela bi zatitan eta 3D formatuan

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 27 abril 2010 13:37

LOS ANGELES 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ridley Scott zinemagile estatubatuarrak iragarri du "Alien" pertsonaia berreskuratuko duela. Lehen aldiz 1979an filmatu zen zientzia fikziozko klasikoa 3D formatuan egingo da eta bi pelikulatan zatituko da, aurre-istorio moduan.

Euskal Herrian maiatzaren erdialdean estreinatuko den "Robin Hood" filmaren promozioan buru belarri egon arren, Scottek baieztatu du bi zatitan banatuko dela "Alien" pelikularen aurre-istorioa.

Bi pelikulak jarraian grabatuko ote diren galdetzean, zinemagile estatubatuarrak bakarrik esan du oraingoz bi filmetako bat egitearekin konformatzen dela. Gainera, eta azken hilabeteetan Hollywooden ohiko bihurtu denari jarraituz, hiru dimentsiotan grabatuko dela iragarri du.

"Noski baietz, 3D-an egingo da", erantzun du Scottek Collinder.com webguneari egindako adierazpenetan. Hain argi ez duena da "Blade Runner" bezalako bere beste film bat hiru dimentsiotan berriz grabatuko lukeen.

Zinemagile estatubatuarrak aitortu du horri buruzko elkarrizketak izan dituela estudioekin, baina oraingoz nahiago duela gogoa "zerbait berrian" jartzea. Izatez, "Robin Hood" hiru dimentsiotan egiteko aukera izan zuela jakinarazi du, baina nahiago izan zuela horrela ez egitea.

Contenido patrocinado