EUSKADI.-Sopelako Udalak maiatzaren 30era arte ireki du Udaleku Irekieta izena emateko epea

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 16 abril 2008 19:11

BILBO 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Sopelako Udalak "Udaleku Irekiak" ekimena jarriko du abian aurten ere udako hilabetetan (uztailan eta abuztuan). Programa 4 eta 12 urte bitarteko Sopelan erroldatutako umeei zuzendurik dago soilik, eta izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik. Uztaileko lehen txandan 125 umek esku hartzeko aukera izango dute; bigarrenean, berriz, 100 haurrek. Abuztuko lehen txandan 50 plaza-kopuru egongo dira eta bigarrenean 30.

Eskainitako plaza-kopuruaren %5a ezintasun fisikoa, psikologikoa edo zentzu ezintasuna duten umeentzat gordeko litzateke. Kasu hauetan ume bakoitzeko begirale bat egongo da, egitasmoaren arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Txanda bakoitzeko prezioa 80 eurokoa izango da (10 euro fidantza eta 70 euro matrikula). Familia ugarituen kasuan, lehen partaideak 80 euro ordaindu beharko ditu, bigarrenak 60 euro eta hirugarrenak 50 euro. Diru sarrerak honako kontu zenbakian egin beharko dira: 2095 0307 16320001972 1, kontzeptua 'Udalekuak', umearen izen abizenekin batera. Jaiegunak ere udaleku egunak izango dira (uztailak 25 eta abuztuak 15). Inskripzio orria www.sopelana.net web-orrialdean eskura daiteke.

Contenido patrocinado