EUSKADI.-Taiwan.- Gutxienez sei hildako eta beste horrenbeste zauritu izan dira tifoi baten ondorioz

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 18 julio 2008 17:34

TAIPEI 18 Jul. (Reuters/EP) -

Gutxienez sei pertsona hil dira, beste sei zaurituta daude eta beste sei desagertutzat jo dituzte gaur goizeko lehen orduan Taiwaneko ipar-ekialdea astindu duen 'Kalmaegi' tifoiaren ondorioz.

Gaur goizeko 6:20an Taiwaneko Meteorologiaren Bulego Nazionalak tifoia heltzen ari zela erregistratu du, orduko 90 kilometrora arteko haize indartsuekin. Bihar Txinako kostaldetik igaroko da, Koreako penintsularantz abiatu aurretik.

'Kalmaegi' izan da urte honetan Taiwan astindu duen lehenengo tifoia. Ahul samarra izan da eta kalte arinak eragin ditu uztetan, agintariek jakinarazi dutenez. Hala ere, alerta mantendu dute kostaldeko zonaldeetan itsasoaren balizko oldarraldiei aurrea hartzeko.

Tifoiak 157 uholde-kasu eragin ditu eta zenbait hegaldi atzeratzea eta bertan behera gelditzea ere ekarri du, Suteen Taiwaneko Agentzia Nazionalaren arabera.

Contenido patrocinado